Blogia
dantzariak

Dantzari Egunari begira

 

Dantzari adiskideok:

Zuegana zuzentzen natzaizue gogoratzeko asmoz, 2007ko Euskal Herriko Dantzari Eguna uda pasa ondoren burutuko dela. Hots, irailaren 30a  Gasteizko hirian; Judimendi inguruetan hain zuzen. Beraz, parte hartzera gonbitea luzatzen nahi dizuet.

Euskal Dantzarien Biltzarra Federakundearen Zuzendaritzan asko eztabaidatu dugu bai datari buruz, bai nahi dugun Dantzari Egunaren modeloari buruz ere; baina aurten, eta posibilitate guztiei begira, momentuz ez dago aukera handirik bestelako Dantzari Eguna egiteko.

Argi daukaguna Dantzari Eguna euskal dantzarion topagunea dela: herrialde guztien elkarlenerako, harremanak sendotzeko, esperientzi berriak ezagutarazteko eta nolabait ere folklorearen aldeko egiten dugun lana eta ahalegina batu eta finkatzeko..., ondo pasatzeaz gain, jakina!!.

Euskal Dantzarien Biltzarrean lanean murgildurik gaude, dena prest egoteko.

Hala eta guztiz ere, Dantzari Eguna ez da Euskal Dantzarien Biltzarra Federakundearen proiektu bakarra; beste batzu bidean edo sortzear daude: Folkorea Euskal Herrian - DVD bildumaren ale berriak eta DANTZARIAK aldizkariaren 54 zenbakia argitaratzea ere, besteak beste.

Pentsatzen dugu material guzti hori, oso tresna baliogarria eta interesgarria izango dela dantza taldeentzako. Aldi berean zuen ekarpenak ,edota kritikak ere, jasotzea esperu ditugu; Euskal Dantzarien Biltzarra denok garelako.

Azkenik, Euskal Dantzarien Biltzarra Federakundearen izenean dantza tradizionalaren aldeko egiten duzue lana eskertzen nahi dizuet.

Agur bero bat eta aunitz urtez!!

 

Xabier Mendizabal Barandiaran

(Euskal Dantzarien Biltzarraren Presidentea)

 

 

0 comentarios