Blogia

dantzariak

GASTEIZKO DANTZARI EGUNA. Iparraldeko burutuko diren dantzak

- LAPURDIKO DANTZAK:

Kaskarot martxa (zelaira sartzeko)

Makil ttiki berria

Bettiren fandangoa

Sokadantza (ateratzeko)

- BAXENAFARROAKO DANTZAK:

Kabalkada (sartzeko)

Eskualdunak-Sorginak

Kontradantza

Kabalkada (ateratzeko)

- XIBEROKO DANTZAK:

Barrika haustea

Ostalertsa

Gabota

Godalet dantza

Martxa (ateratzeko)

* OHARRA: dantza hauekin parte hartzeko deitu 33 559 93 33 65 telefono zenbakira, astearte ostirala bitartean 10,00tik- 17,00etara.

 

 

 

 

DANTZARI EGUNA: Dantza Taldeentzako oharra

Aurtengo Dantzari Eguna orokorrean egingo diren dantzak libreak dira; hau da:

edozein taldek beste herrialdeko dantzak burutu ditzake, baina ahalik eta azkarren harremanetan jarri beharko da herrialde horretako ordezkaritzarekin agerrera eta betebeharrak  zehazteko.

Informazioa zabaltzeko telefonoak

- Euskal Dantzarien Biltzarreko Koordinatzailea:  00 34 690 81 25 14

- Arabako EDB: 00 34 945 25 96 15

- Bizkaiko EDB: 00 34 94 441 85 63

- Gipuzkoako EDB: 00 34 943 28 98 48

- Iparraldeko EDB: 00 33 559 93 33 65

- Nafarroako EDB: 00 34 948 21 23 43

 

 

 

 

 

Dantzari Egunari begira

 

Dantzari adiskideok:

Zuegana zuzentzen natzaizue gogoratzeko asmoz, 2007ko Euskal Herriko Dantzari Eguna uda pasa ondoren burutuko dela. Hots, irailaren 30a  Gasteizko hirian; Judimendi inguruetan hain zuzen. Beraz, parte hartzera gonbitea luzatzen nahi dizuet.

Euskal Dantzarien Biltzarra Federakundearen Zuzendaritzan asko eztabaidatu dugu bai datari buruz, bai nahi dugun Dantzari Egunaren modeloari buruz ere; baina aurten, eta posibilitate guztiei begira, momentuz ez dago aukera handirik bestelako Dantzari Eguna egiteko.

Argi daukaguna Dantzari Eguna euskal dantzarion topagunea dela: herrialde guztien elkarlenerako, harremanak sendotzeko, esperientzi berriak ezagutarazteko eta nolabait ere folklorearen aldeko egiten dugun lana eta ahalegina batu eta finkatzeko..., ondo pasatzeaz gain, jakina!!.

Euskal Dantzarien Biltzarrean lanean murgildurik gaude, dena prest egoteko.

Hala eta guztiz ere, Dantzari Eguna ez da Euskal Dantzarien Biltzarra Federakundearen proiektu bakarra; beste batzu bidean edo sortzear daude: Folkorea Euskal Herrian - DVD bildumaren ale berriak eta DANTZARIAK aldizkariaren 54 zenbakia argitaratzea ere, besteak beste.

Pentsatzen dugu material guzti hori, oso tresna baliogarria eta interesgarria izango dela dantza taldeentzako. Aldi berean zuen ekarpenak ,edota kritikak ere, jasotzea esperu ditugu; Euskal Dantzarien Biltzarra denok garelako.

Azkenik, Euskal Dantzarien Biltzarra Federakundearen izenean dantza tradizionalaren aldeko egiten duzue lana eskertzen nahi dizuet.

Agur bero bat eta aunitz urtez!!

 

Xabier Mendizabal Barandiaran

(Euskal Dantzarien Biltzarraren Presidentea)

 

 

EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA -2007 (Gasteiz)

Euskal Herriko Dantzari Eguna: Irailak 30ean, Gasteizko Judimendi inguruetan.

"Astronomos" zelaian BURUTUKO DIREN DANTZAK:

ARABA: Uruñuela eta Mendiko.

BIZKAIA: Gorulariak (domingiluarena eta arku dantza).

GIPUZKOA: Jorrai, Soinu zaharra eta Agurra.

NAFARROA: Monteagudoko dantzak.

IPARRALDE: ????? zehazteko daude.

 

 

 

 

EUSKAL HERRIKO DANZARI EGUNA

DANTZARI GUZTIOI:

AURTENGO DANTZARI EGUNA OROKORRA, IRAILAREN 30AN (IGANDEA) GASTEIZEN EGINGO DA, JUDIMENDI INGURUETAN.

 

 

EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA

kAIXO:

 

hauxe da Euskal dantzarien Biltzarraren bloga